Eskoriatza mugituz bizi!
Eskoriatza mugituz bizi! da Eskoriatzan jarduera fisikoa sustatzeko estrategia.

Eskoriatza mugituz bizi! da Eskoriatzan jarduera fisikoa sustatzeko estrategia. Asier Urzelai arituko da teknikari lanetan eta 14 orduko zerbitzua eskainiko du.
Helburua izango da Eskoriatza aktibo baten alde lan egitea jarduera fisikoa sustatuz. Ardatzetako bat orientazio zerbitzua izango da; pertsona inaktiboei zuzendutako zerbitzu indibidualizatua jarduera fisiko gehiago egin dezaten, Munduko Osasun Erakundeak emandako gomendioak jarraibide hartuta.
Hortaz gain, ibilaldiak, osasun tailerrak, indar entrenamendu saioak eta bestelakoak eskainiko dira. Zerbitzua doakoa izango da eta adin tarte guztiei zuzenduta egongo da.
Jarduera fisikoko orientazio zerbitzuaren ordutegia ondokoa izango da:
- Astelehenetan, kiroldegian, 15:00etatik 19:00etara.
- Asteartetan, osasun zentroan, 9:00etatik 13:00etara.
- Asteazkenetan, kultur etxean, 9:00etatik 13:00etara.
Harremanetan jartzeko:
- Telefonoa: 647749710.
Animo Asier erronka berriarekin!