Blog

Euskadiko haur eta nerabeen jarduera fisikoa eta portaera sedentarioa deskribatzeko azterlana 2020-2022

egilea: Neritzel Albisua, 

Aktiboak al dira EAEko 5-17 urte bitarteko haur eta gazteak? Eta nola egiten dute lo?

2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan galdera horiei erantzuteko lanean aritu gara. Ez da lan makala izan! COVID-19 pandemiak harrapatu baikintuen hasi eta berehala. EAEko 88 ikastetxetako 1.139 ikaslek parte hartu dute haur eta nerabeen jarduera fisikoa eta portaera sedentarioa deskribatzeko azterlanean. Azpimarratzekoa da laginaren tamaina handia.

Lan hau aurrera eramateko EAEko bi unibertsitate, Deustoko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea, eta jarduera fisiko eta osasunaren alorrean lan egiten duten bi enpresa, Mugikon eta Athlon Koop. Elkartea, batu dira.  12 pertsonen arteko lankidetzak berebiziko garrantzia izan du.

Baina zer dakigu azterlanari esker? Denbora askorik ez duten horiei 8 titular eskaintzen dizkiegu:

  1. EAEko haurrak  eta gazteak, orokorrean, sedentario eta fisikoki aktibo gisa katalogatu ahal izango lirateke.
  2. Orokorrean, lo gutxi egiten dute.
  3. Orokorrean, lo kalitate eskasa dute eta lo hartu arteko denbora oso handia da.
  4. Eskolara eta eskola ez den beste lekuetara egiten dituzten desplazamendu gehienak oinez egiten dituzte.
  5. Adinarekin portaera sedentarioan pasatako denbora handitzen doa.
  6. Eskola-orduetatik kanpo kirol antolatua egiten du haur-gazteen ia bi herenak.
  7. DBH eta Batxilergoko mutiletan antolatutako kirola praktikatzeak ez du ziurtatzen haiek aktiboak izatea. "Kirolari inaktiboak" dira.
  8. Neskak mutilak baino fisikoki aktiboagoak dira.

Baina nola da posible hori? Interesa duzuenok eskuragai duzue txosten teknikoa, baita txosten laburtua ere.

Azterlana amaituta eta datuak aztertuta, egoera honi aurre egiteko ekimenak diseinatu eta martxan jartzeko garaia heldu da.