Miamik baieztatu zidan
egilea: Mikel Bringas,
Nire gaztaroko urte batzuk ikerketa zientifikoan eman nituen, baina urte asko igaro dira eta nire ondorengo zereginak kudeaketaren arlokoak izan dira. Urte haietako ikaskuntzetako batzuk aplikatu ahal izan ditut nire lanean, baina metodo zientifikoari lotutako kontuak ez dira nire egungo ezagutzaren parte.
Horrela izanik, eta gaiaren inguruan dudan ezjakintasuna onartuz, gaur egun gure gizarteko jarduera fisikoaren praktika mailari buruz erabiltzen ditugun datuak kontuz hartu behar direla esatera ausartzen naiz. Gero eta maizago entzuten dut "ebidentzia zientifikoan oinarritutako politikak" esaldia. Zein ebidentzia? Galdetegietatik eratorritakoa?
Oso salbuespen gutxi batzuk kenduta, eskura ditugun azterlanak galdera-sortetan oinarrituta daude.
Elkarrizketa honetan (1:07:00), Emmanuel Stamatakisek, zientzialari ospetsua denak, jarduera fisikoari buruzko galdetegietatik eratorritako datuek % 20-30eko zehaztasuna dutela uste du.
Mugiment Ekintza Planaren hasierako dokumentuak honako helburu hau proposatzen du:
Jarduera fisikoa sustatzeko planetan ohikoa den bezala, logikoa dirudi plan honen helburu gisa euskal biztanleriaren jarduera fisikoaren mailaren igoera zehatza ezartzea. Hala ere, gizarteetako jarduera fisikoaren mailak zenbatesteko egungo metodoek dituzten mugak aintzat hartuta, uste dugu ez litzatekeela zuzena izango, zenbatespen horien errore-tarteak aise gainditzen baititu 6 urterako plan baten hobetzeko gaitasuna.
Horregatik, plan honen helburu orokorra da jasotzen dituen konpromisoen kopurua eta horren betetze-maila, urtez urte handitzea 2030era arte.
Onartzen dugu helburu hori lortzeak euskal biztanleriaren jarduera fisikoaren maila handitzeko lagunduko duela, baina berriz diogu ezinezkoa dela igoera zorroztasunez kuantifikatzea.
Uste dut zuzena dela.
Dantzatzea jarduera fisikoa sustatzeko aukeretako bat da. Abesti honek agian dantzara animatuko zaitu:




