Aurkezten dugun infografian 2020ko Jarduera Fisikoko Orientazio Zerbitzuen emaitzak irudikatu ditugu 2019ko emaitzekin alderatuta.
Ebaluazioan honako alderdiak aztertzen dira:
- JFOZ kopurua: EAEn 2020an egon diren orientazio zerbitzuak.
- Ordu astean: orientazio zerbitzuen asteroko dedikazioaren batura ordutan. Argitu behar da orientazio zerbitzu gehienak geldi egon zirela martxoaren erdialdetik irailera (pandemiaren eraginez), eta hortaz, dedikazio hori ez da izan benetakoa urte guztian zehar.
- Erabiltzaile: zenbat erabiltzailek erabili duten zerbitzua 2020an.
- Hitzordu: zenbat hitzordu egin diren guztira erabiltzaile guztiekin.
- Jokabide aldaketa: esku-hartzearen ondorioz, inaktibo izatetik aktibo izatera pasatu diren erabiltzaileak.
- Uztea: prozesua amaitu aurretik zerbitzua erabiltzeari uzten diotenak.
Urte zaila izan den arren zerbitzu gehienak berriz ere martxan daude aurreikusitako dedikazio osoarekin.