Orientazio zerbitzuen datuak 2021

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

2021ko Jarduera Fisikoko Orientazio Zerbitzuen emaitzak aurkezten ditugu. Irudian iazko datuak aurreko urtekoekin alderatzen dira.

Ebaluazioan honako alderdiak aztertzen dira:

  • JFOZ kopurua: EAEn 2020an egon diren orientazio zerbitzuak.
  • Ordu astean: orientazio zerbitzuen asteroko dedikazioaren batura ordutan. Argitu behar da orientazio zerbitzu gehienak geldi egon zirela martxoaren erdialdetik irailera (pandemiaren eraginez), eta hortaz, dedikazio hori ez da izan benetakoa urte guztian zehar.
  • Erabiltzaile: zenbat erabiltzailek erabili duten zerbitzua 2020an.
  • Hitzordu: zenbat hitzordu egin diren guztira erabiltzaile guztiekin.
  • Osakidetzako deribazioak: udalerri bakoitzeko osasun zentroak orientazio zerbitzura bideratutako pertsonak.
  • Uztea: prozesua amaitu aurretik zerbitzua erabiltzeari uzten diotenak.

Aurreko urteetan jokabide aldaketaren adierazleak (aktibo bihurtzen diren pertsonak) ere aurkezten genituen baina erabaki dugu aurten ez sartzea ezin baitugu bermatu datu honen zuzentasuna.

Hemen informazio gehiago.