Bilboko jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua (JFOZ) 2017an sortu zen, eta harrezkero, Bilbao Kirolak erakundearen zuzendaritzapean, hiriko hainbat kiroldegitan zabaldu da. Gaur egun, JFOZak Abusu, Zorrotza, San Inazio eta Errekaldeko kiroldegietan ematen du zerbitzua.
Erabiltzaileak Bilbo-Basurtu ESIko lehen mailako arretako osasun zentroetatik bideratzen dira. Zerbitzura bideratutako erabiltzaileek aurrez aurreko hitzordu indibidualizatua dute, dituzten beharrak, mugak edo patologiak eta jarduera fisikoarekin aurretik izandako esperientziak ezagutzeko. Ondoren, jarduera proposamen bat egiten zaie. Erabiltzailea ur edo erritmo jardueretara bideratuta badago adibidez, monitorea arduratuko da proposatutako jardueran pertsona hori banaka gainbegiratu eta aholkatzeaz. Udaleko Osasun Sailak bi jarduera ditu, ibiltarien sarea eta adinekoentzako gimnasia, eta zerbitzuaren erabiltzaileak ere jarduera horietara bideratzen dira.
Proiektua hedatzen ari da, eta ez da baztertzen jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua duten kiroldegien kopurua handitzea.