Gaur egun irekita dago gizartean sare sozialei buruzko eztabaida eta guri eztabaida honek momentu egokian harrapatzen gaitu. Gogoratu behar da Mugiment Ekintza Planaren lanketa prozesuan gaudela eta Plan horretan argitu beharreko gaietako bat komunikazioa izango da.
Orain arte webgunea, bloga, buletina eta X gizarte sare izan dira gure tresna aipagarrienak. Etorkizunean zein norabide hartuko dugun erabaki baino lehen Mugiment egitasmoaren inguruan lan egiten duten eragile eta profesionalen iritzia ezagutu nahi izan dugu. Guztira 70 erantzun jaso ditugu. Hona hemen emaitzak:
- Instagram ere ondo.
- Duda handiak ditut gai honekiko, ez bainaiz gehiegi jarduten…
- Ez dekodaz momentuz oharrik.
- Pertsonalki ari naiz erantzuten, nahikoa dut, badaki zer den Mugiment. Beste kontu bat da nola dabilen MUGIMENT herrira heltzen eta hortan bai uste dut komunikazio plan berezi bat diseinatu beharko zela.
- Email bidez jasotako informazioarekin nahikoa dela iruditzen zait. Gizarte aktiboago eta deskonektatu baten alde.
- Instagram o X.
- Buletina ondo duzuela iruditzen zait.
- Segi horrela komunikazio ekimenarekin, animo!
- Gaur egun, batez ere gazteek ikusteko, ezinbestekoak dira sare sozialak. Gizarte esparru batzuetara heltzeko nik uste instagram gitxienez euki behar dala. Baloratu ere, twitter eta Tik-tok kontua sortzea. Horietatik infoa bidaltzea, partekatzea, publikatzea oso erraza da eta ikusle asko lor ditzakezue.
- Galdetegia elebidunez izan beharrean euskaraz bakarrik izatea. Animo lan ona egiten ari zarete eta!!!