JFko orientatzaileen II. topaketa ospatuko da azaroaren 14an, ostirala, Ermuako Izarra Centren.
Gaur egun, 44 jarduera fisikoaren orientazio zerbitzu daude, eta 53 udalerritan eskaintzen da zerbitzua. Orientazio zerbitzu bakoitzak bere ezaugarriak ditu, udalerri bakoitzaren behar eta errealitateetara egokituak. Hala ere, badira erronka eta helburu komunak, eta esperientziak partekatzea oso baliagarria da sare osoaren garapenerako.
Iaz antolatu zen lehen topaketara gerturatu ziren teknikariek balorazio positiboa egin zuten, eta urtero horrelako elkargune presentzial bat izatea interesgarria iruditu zitzaien. Horregatik, aurten ere topaketa antolatuko dugu, iaz parte-hartzaileek egindako ekarpenak eta hobekuntzak aintzat hartuta.
Hitzordua EAEko jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuetan lanean ari diren teknikari guztiei zuzenduta dago eta helburu nagusia izango da orientatzaileen sarea indartzea, esperientziak eta ezagutzak partekatuz.
Eman izena hemen azaroaren 10a aurretik.




