Joan den azaroaren 21ean amaitu zen Mugiment Ekintza Planaren eztabaida-dokumentua hobetzeko proposamenak aurkezteko epea.
Jasotako proposamenak aztertu ondoren, dokumentua honela aldatzea erabaki da:
1.- Mugiment Ekintza Planerako ezarritako helburua aldatu da.
Honela zioen lekuan:
“Horregatik, plan honen helburu orokorra da jasotzen dituen konpromisoen kopurua eta horren betetze-maila, urtez urte handitzea 2030era arte”.
Orain dio:
“Horregatik, plan honen helburua da JFKLk zehazten dituen 41 neurriak eta GAPPAk proposatzen dituen 147 ekintzak, planaren konpromisoen bidez betetzea”.
Aldaketa horren bidez, plana konpromiso-kopurutik soilik ebaluatzeko arriskua saihesten dugula ulertzen dugu. Kontuan hartu behar da konpromisoen irismena eta eragina oso aldakorra dela batetik bestera, eta, beraz, balio kuantitatibo soil batek ez du nahitaez adierazten planaren aurrerapena edo atzerakada. Hala ere, JFKLren eta GAPPAren betetze-mailak planaren ebaluazio erabilgarria eskaintzen du.
2.- Mugiment Ekintza Planaren 2. atalean (jarduera-eremua) OMEk eskainitako "osasunaren" definizioa sartu da: "erabateko ongizate fisiko, mental eta sozialeko egoera da, eta ez soilik gaixotasun edo gaixotasunik eza". Horregatik, Mugiment Ekintza Planean OMEk zehaztutako zabaltasun berarekin ulertzen da osasuna.
3.- Printzipio gidarietan, giza eskubideen ikuspegiari dagokionez, hasierako testuari "Eguneroko bizitzarako funtsezko baliabide gisa, osasuna lehentasun sozial eta politikoa da. 2030 Agendan, osasunean inbertitzeko, osasun arreta unibertsala ezartzeko eta osasunari dagokionez dauden desberdintasunekin amaitzeko (adin eta gaitasuna guztietako pertsonentzat) konpromisoak hartu zituzten herrialdeek. Mugiment Ekintza Plana gauzatzerakoan eskubideetan oinarrituriko ikuspegia aplikatuko da eta norbanakoen eta komunitateen inplikazio aktiboa bilatuko da konponbideak diseinatu eta garatzeko prozesuan.".
Ohar argigarri bat erantsi zaio: "Hori pertsona guztiei zabaldu behar zaie, askatasunaz gabetzeko zigor edo neurrien pean daudenei barne, eta horiek, Espainiako Konstituzioaren arabera, oinarrizko eskubideak izango dituzte, osasuna babesteko eskubidea horietako bat izanik, eta, beraz, jarduera fisikorako eskubidea. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Jarduera Fisikoari eta Kirolari buruzko Legeak Pertsona guztiei aitortzen die jarduera fisikoa eta kirola askatasun osoz eta borondatez egiteko eskubidea, eta botere publikoek eskubide hori benetan gauzatzeko baliabide egokiak ezartzeko betebeharra izango dutela.
Horregatik guztiagatik, gizarteratze-estrategia batetik harago, Mugiment Ekintza Planak espetxeetako eremuan zuzenean lagun dezake eskubideak bermatzen, ongizate fisikoa eta emozionala hobetzen, eta birgizarteratze-prozesuak errazten".
4.- Dokumentu-erreferentzietan hau gehitu da:
EJ-GV. 2025. Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Plana, behin-behineko onarpena. I. Liburukia: Diagnosia.
EJ-GV. 2025. Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Plana, behin-behineko onarpena. II. Liburukia: ekintza plana.
Aldaketa hauen ondorioz, Mugiment Ekintza Planaren eztabaida-dokumentuaren (0.6) bertsio berria sortu da.
Era berean, konpromisoen bilatzailean, "hartzaileak" irizpidean "askatasunaz gabetutako pertsonak" kategoria berria gehitu da.
Mila esker Mugiment Ekintza Plana hobetzeko parte hartu duten pertsona guztiei.
Hurrengo pausua kanpo ebaluazioa da eta horren berri ere emango dizuegu blog honen bidez.




