Iritzi ezberdina

Iritzi ezberdina irudia

egilea: Mikel Bringas, 

Jarduera Fisikoaren izaera eta onuren inguruko diskurtsoa ez da oso aldakorra. Dirudienez ados gaude denok… ala ez?

Euskadiko jarduera fisiko eta kirolaren lege aurreproiektua ren inguruko helegiteen artean, proposatutako definizioei buruz ezadostasunak plazaratu dira. Helegiteen inguruan testu honetan nire iritzia azaldu nuen. Laburbilduta: ez dut arrazoirik ikusten aurreproiektuak planteatzen dituen definizioak aldatzeko.

Nik garbi ikusten dut, baina ideiak hain garbi ditudanean eta norbaitek ezadostasuna adierazten duenean, nire iritziarekin bat ez datozenen argudioak bilatzen saiatzen naiz. Estrategia honen bidez, batzuetan konturatu naiz nire iritzia okerra zela. Eta horixe egin nuen oraingoan ere bai. Bilaketa horretan hain izenburu erakargarria duen webinar honetan erori nintzen:

Joe Piggin-ek emandako azalpenaren ondoren nire iritzia ez zen aldatu, baina jakinmina sortu zidan eta berak idatzitako The Politics of Physical Activity liburuaren bila joan nintzen.

Liburuaren asmo orokorrak benetan interesgarria dirudi:

This book uses critical analysis to challenge accepted truths about physical activity and therefore opens up a pathway to more effective, and more socially just, physical activity policy.

Eta asmo zehatzak ere bai:

  • examine how physical activity policy and promotion is inherently political
  • show how physical activity has been consciously and politically connected with a wide variety of other social arenas
  • interrogate some of the dominant ideas which inform thinking about physical activity
  • examine the use and usefulness of different forms of evidence in physical activity policy
  • examine the paradoxes and tensions about physical activity policy and promotion which arise in this multifaceted domain
  • illuminate the potentially problematic effects that interventions can have on individuals and the possible implications for future settings.

Hiru argudio ematen ditu jarduera fisikoaren inguruko politikak aztertzeko:

First, the World Health Organisation’s launch of its global physical activity strategy in 2018 has continued to elevate physical activity as an important health issue. Second, data from around the world continue to highlight the detrimental effects of poor health, often stemming from deep-set inequalities. Physical activity is increasingly linked to issues of equity. Third, physical activity is a multidimensional, multisectoral practice, which is not comparable to a single health behaviour or disease.

Hirugarren arrazoiaren inguruan ez dut hain garbi ikusten baieztatzen duena. Esaterako, elikadurak ez al du betetzen esandakoa?

Askatasunari garrantzi handia ematen dio, eta zalantzatan jartzen du jarduera fisikoaren sustapenaren zintzotasuna:

Promoting physical activity requires suggesting (and sometimes dictating) what people do with their time, their money, their bodies and their minds.

Baina ez al da berdin gertatzen edozein sustapenekin?

Osasunaren ikuspegiaren garrantzia eztabaidatzen du:

Physical activity is a discipline and domain that often relies heavily on the science of health and medical knowledge, possibly to the detriment of other forms of knowledge.

Kontu honen inguruan dagoeneko nire iritzia azaldu nuen , beraz, ez dut errepikatuko.

Bereziki interesgarria iruditu zait jarrera kritikoaren aldeko defentsa:

Rather, by illuminating inaccuracies, misrepresentations and over-reaches we might first encourage scepticism about grand proclamations, and second, open space to develop a critical and ethical approach to physical activity promotion. 

Ontzat ematen diren ideiak zalantzatan jartzeko proposamenarekin bat nator. Aipamen zehatza egiten du jarduera fisikoaren mailaren inguruan:

Even the ‘facts’ about physical activity can contradict one another. It appears that the truth about how active a country is depends on who you ask.

Aurreko artikulu batzuetan zalantzatan jarri ditut emandako hainbat datu. Esaterako, arestian argitaratu nuen artikulu honetan ikus dezakegu Danimarkako mutilak Espainiakoak baino askoz inaktiboak direla. Danimarkan eskoletan derrigorrez egunero 45’ mugitzen omen dira eta eskolara bizikletaz joatea ohikoa omen da. “Omen” egilearen proposamenari  kasu egiten.

Gai honen inguruan txio hau gogoratzeak lagungarria dirudi:

Jarduera fisikoaren onurak erabiltzea interes ekonomikoak lortzeko ulergarria eta sinesgarria iruditzen zait. Nike eta Coca-Cola konpainien inguruko adibideak jartzen ditu, horietako bat “ParkLives” programaren babesa.

Kasualitatez, aspaldi txio hau argitaratu nuen:

Gogoratzen dut duela urte batzuk maztetar bati bezala begiratzen nindutela nire zuzendaritzan esan nuenean ez zitzaidala egokia iruditzen Coca-Cola izatea Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen babeslea. Gaur egun Coca-Cola ez da, baina Cafés La Brasileña bai, eta arazoa nire ustez mota berekoa da.

Osasunaren Mundu Erakundearen Jarduera Fisikorako estrategiari ere azterketa sakona egiten dio. Bertan ondorengoa zehaztuta dago: “the greatest efforts towards the least active populations”. Mugiment egitasmoan ere antzeko lehentasuna zehaztu dugu: “pertsona inaktiboak aktibo bihurtzeko neurriei lehentasuna emanez”. Joe Piggin-en kritika estatuen jarduera fisikoaren mailetako tauletan oinarritzen da, bertan azaltzen baita hainbat kasutan gutxien mugitzen diren gizarteak aurreratuenak direla (Italia, Australia eta Kuwait esaterako). Beraz ez da errespetatzen 2004an Osasunaren Mundu Erakundeak zehaztu zuen lehentasuna, gutxien dutenen artean arreta berezia jartzearena, alegia. Gure kasuan, osasun euskal inkestaren arabera kontraesan hori ez omen da betetzen, maila sozioekonomiko apalena dutenak inaktiboenak omen dira eta.

Azterketa zorrotza bezain zuzena Physical activity and the politics of junk food atalean egiten duena, McDonald’s and Coca-Cola bezalako ezkututako interesak agerian utziz. Muturreko adibidea ondorengoa:

A ‘scandal’ that exemplifies the scepticism about corporate involvement in sport and health promotion was Cadbury UK’s 2003 ‘Get Active Scheme’, which encouraged children and schools to collect tokens from chocolate bars which could be exchanged for school sports equipment.

Egilearen kiwi jatorria arriskuaren inguruko politikak aztertzen dituen atalean erakusten da, errugbiak eta antzeko kirolek sortu ditzakeen kalteen eztabaida azalduz.

Bukatzeko, nire ustez Joe Pigginen teoriekin ados egon zaitezke ala ez, baina ukaezina da iritzi ezberdina eta ausarta plazaratzen duela, eta hori eskertzekoa da.