"Sitness" gizartearen konponbidea: The Kinesthetic Classroom

Irudia - "Sitness" gizartearen konponbidea: The Kinesthetic Classroom

egilea: Mikel Bringas, 

Traci Lengel-ek eta Mike Kuczala-k idatzitako The Kinesthetic Classroom liburuaren irakurketak sortu dizkidan gogoetak partekatu nahi nituzke.

The Kinesthetic Classroom: Teaching and Learning Through Movement irakasleentzako baliabide pedagogikoa da. Mugimendua ikasgelan erabiliz, irakatsi-ikasi prozesua hobetzeko argibide eta ideiak eskaintzen ditu. Umeak modu integralean hezitzearen aldekoa da. Eskainitako ariketa guztiek, kognitiboki, sozialki, mentalki, emozionalki eta fisikoki, ikasleen hazkuntza ahalbideratzen dute.

Ikasgelan mugimenduaren erabilerak sei helburu ezberdin bilatzen ditu:

  • Burmuina prestatzea
  • Burmuinari atsedenak eskaintzea
  • Ariketa eta sasoi fisikoa bultzatzea
  • Talde kohesioa garatzea
  • Edukiak errepasatzea
  • Edukiak irakastea

Liburuaren edukia ederki banatutako 10 ataletan ordenatuta dago. Deigarria da zein ondo uztartzen diren ezagutza teorikoa eta aplikazio praktikoa. Era berean, edukiaren egitura asko gustatu zait, atal bakoitzean sarrera eta laburpen argiak aurkeztuz. Azken atalak liburuaren mezua borobiltzen du eta erakusten digu, bai haurtzaroan bai zahatzaroan, zeintzuk diren garapenaren hiru arlo garrantzitsuenak: kognitiboa, soziala eta psikomotorea. Hortaz, hezkuntzan ere hirurak garrantzitsuak izan beharko lirateke.

Beraz, liburua ez bakarrik irakasleentzat, pertsona guztientzat ekarpen erabilgarria da, egungo gizartea horrela definitzen baita: “new sedentary society of sitness, not fitness!”.