Irakurketa gomendioa: El ejercicio un muro contra el cáncer
egilea: Iker Etxeberria,
Bidezkoa da must gisa katalogatzea gaztelaniaz jarduera fisikoaren sustatapenari buruz gomendatutako irakurketen artean. Modu errazean idatzita, minbiziari eta ariketa fisikoak gaixotasunean dituen ondorioei buruz ondo ordenatutako informazio asko eskaintzen du.
Adrián Castillo, Javier S. Morales eta Pedro L. Valenzuela ikertzaileak diren arren eta liburua ikuspegi zientifikoago batetik bideratu zezaketen arren, eskertzen da dibulgazio-formatu batean aurkezteko egindako ahalegina, edonork uler dezan. Gaiak merezi du esfortzu hori, zalantzarik gabe. Dibulgazio-ahalegin hori hiru egile horiek aspalditik bultzatzen duten FISSAC proiektuaren ezaugarri nagusietako bat da.
Liburua ariketaren fisiologiaren alderdi batzuen errepasoa ere bada, eta giza metabolismoaren funtzionamenduari buruzko ezinbesteko nozioak ematen ditu. Mundu honetatik hain hurbil ez gaudenoi adibide dibertigarriak eskaintzen dizkigute ulertzeko; Afganistango gerra; auto baten funtzionamendua; edo berriki Oskarretan saritua izan den Oppenheimer filma.
203 orrialde dira, hegan pasatzen direnak eta gogo gehiagorekin uzten zaituztenak, baina gai hau puri-purian dagoenez, uste dut ez zaigula zaila egingo etorkizunean erreferentzia berriak aurkitzea.