Jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuak: testak

Jarduera fisikoaren maila

Herritarren jarduera fisikoaren maila neurtzeko tresna da IPAQ galdetegia. Erantzunen arabera, parte-hartzailearen jarduera fisikoaren maila baxua, ertaina edo altua den sailatu daiteke. Ezagutu jarduera fisikoaren maila IPAQ galdetegiaren  bitartez. 

Timed Up and Go (TUG)

Proba honetan, besorik erabili gabe aulkitik altxatzen, 3 metroz ibiltzen, buelta ematen eta aulkira itzultzen eta esertzen emandako denbora neurtu behar da. 10 segundotik beherako puntuazioa normala da; 10-20 segundo arteko puntuazioa hauskortasun-markatzailea da, eta 20 segundotik gorakoa bada, adinekoak erortzeko arrisku handia duela uste da.

Denbora Emaitza
<10seg Normala
10-20seg Hauskorra
>20seg Erorketak izateko arrisku handia

Podsiadlo D, Richardson S. The timed “Up & Go”: a test of basic functional mobility for frail elderly persons. J Am Geriatr Soc. 1991. feb:39(2):142-8.

Eskuen presio-indarra

Esku batekin hartu dinamometroa. Ahalik eta indar handienaz sakatu, dinamometroak gorputza ukitu gabe. Pixkanaka eta etengabe sakatu behar da, gutxienez 2 segundoz. Proba bi aldiz egingo da (bi eskuekin txandaka), heltzeko doikuntza egokiarekin, eskuaren tamainaren arabera, atseden labur bat hartzeko aukera emanez. Ukondoa erabat luzatuta egon behar da, eta dinamometroak ez du gorputzeko beste edozein atalekin kontakturik izan behar.

Heltzeko doikuntza egokirako, dinamometro analogikoan (TKK 5101 Grip d; Takey, Tokio Japan)  erregela-taula erabili (6-12 urteko haurrentzako edo 13 urtetik gorakoentzako ).

Sexua Indarra Emaitza
Emakumea <16 kg Muskulu masa baxua
Gizona <27 kg Muskulu masa baxua

Cruz-Jentoft AJ, Bahat G, Bauer J, et al. Sarcopenia: revised European consensus on definition and diagnosis. Age Ageing. 2018;(1):1-16. doi:10.1093/ageing/afy169

30 Second Sit to Stand Test

30 Second Sit to Stand Testa, pertsona bat 30 segundoz jaiki eta aulki batean esertzen den aldi kopurua zenbatzean datza. 44 zentimetroko altuerako eserlekua eta bizkarraldea duen aulki bat behar da, ahal dela beso-euskarririk gabe. Komeni da aulkiaren bizkarraldea horman itsastea, irrist egin edo irauli ez dadin. 

Eseritako posiziotik, parte-hartzaileari erabat zutik jartzeko eskatzen zaio, aldakak eta belaunak erabat luzatuta egon daitezen; gero, berriro eseri behar du erabat. Hau 30 segundoz errepikatzen da.

Emakumea
Adina Batez bestekoaren azpitik Batez bestekoa Batez bestekoaren gainetik
60-64 <12 12-17 >17
65-69 <11 11-16 >16
70-74 <10 10-15 >15
75-79 <10 10-15 >15
80-84 <9 9-14 >14
85-89 <8 8-13 >13
90-94 <4 4-11 >11

Gizona
Adina Batez bestekoaren azpitik Batez bestekoa Batez bestekoaren gainetik
60-64 <14 14-19 >19
65-69 <12 12-18 >18
70-74 <12 12-17 >17
75-79 <11 11-17 >17
80-84 <10 10-15 >15
85-89 <8 8-14 >14
90-94 <7 7-12 >12

Rikli R, Jones C, Functional fitness normative scores for community-residing older adults, ages 60-94. J Aging Phys Activity 1999;7(2):162-81.Available from: https://bpac.org.nz/falls/docs/The_30-Second_Chair_Stand_Test.pdf (accessed 26 November 2023).

6 minutuko ibilaldiaren proba egokituta

Sei minutuko ibilaldiaren probaren helburua da pertsona batek sei minutuz egin dezakeen gehieneko distantzia neurtzea, ahal bezain azkar ibiliz. Proba hau 10 metroko luzera duen korridore batean egiten da, azalera laukoa eta  ahal dela barruko eremu batean. Probaren emaitzen erregistro fitxa .

Gaitasun aerobiko txarra, bizi itxaropen laburragoarekin erlazionatzen da

< 300m

American Thoracic Society. (2002). ATS Statement: Guidelines for the Six-Minute Walk Test. American Journal of Respiratory and critical care Medicine, 166(1), 111-117. https://doi.org/10.1164/rccm.166/17111

Ibiliaren abiaduraren testa 4 metrotan

Pertsonen hauskortasun-arriskua neurtzeko erabiltzen den testa da. Probaren helburua da neurtzea pertsonak bere ohiko martxa-erritmoan 4 metro egiteko behar duen denbora (abiatzean azelerazio-marjinarekin aurretik). 2 saiakera egiten dira eta denborarik onena aukeratzen da. Parte-hartzaileak bere ohiko oinetakoak jantzita eraman behar ditu eta bere makila edo taka-taka erabil dezake. 

Hauskortasun-probabilitate handia

MA< 0,8m/s o >5seg

Ministerio de Sanidad (2022). Actualización del documento de consenso sobre prevención de la fragilidad en la persona mayor