Inaktibitate fisikoa eta sedendarismoa mundu mailako arazoak dira eta gure gizartean ere bai. Munduko Osasun Erakundeak, osasunerako mundu mailako jarduera fisiko gomendioak ematen dizkigu.
Pertsona inaktiboak aktibo bihurtzeko, bi ekimen nabarmendu nahi ditugu: Mugiment sareak eta jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuak (ikusi non dauden).
Mugiment sareak arlo arteko lantaldeak dira, helburuen artean jarduera fisikoa sustatzea dutenak. Sare hauek tokian-tokikoak dira eta Mugiment partaiderik izan behar dute sarea osatzen duten eragileen artean.
Mugiment sareak lehentasuna dira Mugiment egitasmoan. Jarduera guztiak antolatzeko oinarria izan daitezke. Komunitatearekin zuzenean harremanetan dauden gizartearen arlo ezberdinetako pertsonek ikuspegi aberatsago eta integralagoa eman diezagukete pertsona inaktiboen errealitate eta beharren inguruan.
Jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuak pertsona inaktiboei zuzendutako zerbitzuak dira. Bertara gerturatu daitezke jarduera fisikoa egiteko behar duten aholkularitza, orientabidea eta laguntza jasotzera, beti ere, jarduera fisikoan aditua den pertsona baten eskutik, maiztasunez egiteko ohitura hartu arte.